Zure hizkuntza aukeratu: 
Cambridge azterketen izen-ematea UPV/EHUko ikasle, ikasle ohi eta langileentzat
 
 
 

Cambridgeko Unibertsitatearen azterketek duten ospea bertan lortutako ziurtagirien izaeran datza. Izan ere, hizkuntzaren ezagutza maila frogatzeko duten gaitasun nabaria dela-eta, titulu hauek mundu osoko instituzioen eta lan-munduko zein irakaskuntza arloko erakundeen nazioarteko onarpena lortu dute.

Deialdian lekurik geratzen bada jakiteko sakatu hemen

 

DEIALDI ZERRENDA (izena emateko deialdian sakatu)
UPV/EHU Gipuzkoako deialdiak
UPV/EHU Bizkaiko deialdiak

 Ordenagailu bidezko azterketa (COMPUTER-BASED examination) egiten duten ikasleek, Reading, Writing eta Listening Comprehension atalak pantaila batean egiten dituzte. Erantzunak Cambridge Assessment English-era bidaltzen dira bide elektronikoa erabiliz. Ahozko proba, berriz, aurrez aurre egiten da. Ordenagailu bidezko azterketak ohiko paper bidezko azterketaren informazio berbera du. Notak eta graduak ere berberak dira.
 Computer Based azterketara aurkezten diren hautagai guztiek ikusi beharreko Tutoriala.


EHUko ikasle, ikasle ohia eta langileek prezio onuragarriak izango dituzte.


 Pauso guztiak betetakoan, zure azterketarako matrikula egiaztatzen duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

 

OSO GARRANTZITSUA:

 Proba egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da matrikulatutako pertsonak, bere NANarekin batera, UPV/EHUko ikasle, ehualumniko ikasle ohia edo langilea dela egiaztatzen duen txartela ere aurkeztea.
 Azterketaren lekua:

  • Bizkaia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko), Lehendakari Agirre, 83, Bilbao. Bai Computer Based eta bai Paper Based
  • Gipuzkoa:
    • Computer Based: Lacunza Rentería, Niessen merkataritza-gunea, Errenteria
    • Paper Based: Donosti. Azterketaren eguna baino 15 egun lehenago informazio zehatza bidaliko da


 Azaldutako lekuetan azterketa egiteko, beharrezkoa izango da gutxieneko ikasle-kopurua egotea.

 Zure nota online kontsultatu ahal izango duzu helbide honetan: https://cambridgeesol-results.org/Members/Login.aspx

  Emaitzak nola ulertu: PDF FCE [331 KB], PDF CAE [329 KB]

 Azterketa egunean kandidatu guztiei argazki bat aterako zaie. Neurri hau, testaren segurtasuna areagotzeaz gain, lagungarria izango da hainbat erakunderentzat (unibertsitatea, langile zein immigrazio-erakundeak...) emaitzak era azkar eta errazean baieztatu ahal izateko. Inork ezin izango du zure argazkia baliatu zeuk baimendu ezean. Irakurri dokumentu osoa hemen.


  Acepto que Onartzen dut UPV/EHUko ikasle, ikasle ohia edo langilea naizela.

 

Edozein kontsulta edo zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan gurekin 943 46 47 00 telefonoan, edo posta elektroniko bidez, cambridgeupvehu@gmail.com helbidean.